
LAGUN ARTEKO ESKUTITZA
Wi-ri idatzitako eskutitzak
Naiara eta Irene
WI BADATOR!!!
Irun,2013ko maiatzaren 29 a
Kaixo lagun ,zer moduz? Noiz etorriko zara?
Irun, oso herri lasai da, inoiz ez da gertatzen gauza handirik. Denda asko daude, parkeak, zentro komertzial bat, Mendibil izenekoa, plazak, elizak, kafetegia. Irunen euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten da, horregatik ikasi beharko dituzu hizkuntz horiek, eskolak daude horretarako, ikasteko.
Zer eskoletara joaten zara? Ni Dunboa institutura joaten naiz, baina eskola asko daude. Ni lehenengo mailara joaten naiz, eta zu ere bai hor egongo zara, baina nola ez dakizu erdaraz lehen hezkuntzako 6. Mailan egon beharko zara. Gure lagunak oso majoak dira, presentatuko dizut oso onak dira, ikusiko duzu, deitzen dira: Sara, Bhavika, Janire, Adamari, Yurena, Karen, Sagna, Janire Simon eta asko gehiago, gero ere daude mutilak, baina horiek oso tontoak dira.
Jende asko dago, mota askotakoa, baina gehienak majoak dira, ikusiko duzu!.
Hemen Irunen inauteriak ospatzen dira, eta ekainaren 30an, San Martzialak dira, festa hori, Frantziari borroka bat irabazi geniolako ospatzen da bakarrik hemen Irunen. Festa horretan jendea joaten da, zuriz, gorriz eta beltzez jantzita. Desfile bat egiten da eta auzo bakoitzak bere konpainia du, kantinera bat dago auzo bakoitzean (kantinera izateko presentatu behar zara), mutilak joaten dira instrumentu batzuk jotzen: txiribitoa, erredoblea, danborra eta eskopetarekin eta batzuk zaldiz.
Irun ondoan, Hondarribi hiria dago, hor hondartza bat dago, eta hortik ez oso urrun, Donostia dago, hor ere bai hondartza bat dago eta Igeldo mendia.
Irunen ere mendiak badaude, San Martzial mendian (hor San Martzial festak zelebratzen dira),bunker batzuk daude,babesteko dira.Aiako Harria izeneko mendia ere badago.
Bueno lagun maitea , espero dut ondo pasatzea Irunen. Muxu handi bat agurrrrrrrrr esaten dizut.
Naiara eta Irene 1.C
Janire eta Ane
Irun, 2013ko maiatzaren 31.
Kaixo Wi, zer moduz? Espero dut ondo egotea. Ni hemen nago, Irunen. Eskutitza hau idazten dizut, Irun nolakoa den kontatzeko, laster hemen egongo zarelako. Irunera ailegatzean, oso ondo pasako duzu. Guk gure lagunekin geratzen garenean, denetarik egiten dugu, adibidez euria egiten badu, zentro komertzialera joaten gara. Eskolatik kanpo ekintza asko daude. Gu ,adibidez, ekintzak egiten ditugu, saskibaloia eta dantza egiten dugu. Dunboa institutuan, 8:30-ean sartzen gara eta 16:30-ean ateratzen gara, asteazkenetan eta ostiraletan izan ezik. Irunen festa asko daude, adibidez, ekainaren 30-ean, San Martzial jaia ospatzen da. Desfile handia izaten da. Hainbat instrumentu jotzen dira, batez ere txirulak eta danborrak. Espero dut laster etortzea. Besarkada batez agurtzen zaitugu.
JANIRE ETA ANE
Leire eta Aitziber
Irun , 2013ko maiatzaren 31a.
Kaixo lagun, zer moduz?
Hemendik gutxira hona etorriko zarenez gero, gu non bizi garen kontatuko dizugu.
Irun oso polita da, baina Txina ere oso polita izango da, ezta?
Hemengo festak San Martzialak dira, egiten dira ekainaren 30ean. Denok joaten gara gorriz, txuriz eta beltzez jantzita. Kaleetatik, emakumeek eta gizonek desfilatzen dute eta jendeak ikusten du desfilea. Lehen, bakarrik gizonezkoa zen eta orain mistoa da.
Gure eskola Dunboa BHI da. Ez dugu gure etxeetatik oso urrun, baina batzuk autobusez etortzen gara. Oso gutxi falta zaigu kurtso hau bukatzeko, aste batzuk soilik. Aurten ekainaren 20an bukatzen dugu kurtsoa, eta irailean hasiko gara hurrengo kurtsoa.
Hemen, Irunen, bi polikiroldegi, zenbait eskola, denda asko eta parkeak daude. Gure hiria oso handia da eta mendi oso politak dauzka.
Besterik gabe agurtzen zaitugu eta zu laster ikustea espero dugu.
Leire eta Aitziber
Ali eta julen
Irun, 2013ko maiatzaren 31, ostirala
Kaixo Wi!
Gu Dunboako ikasle batzuk gara eta oso pozik gaude zure etorreragatik. Hemen oso ondo pasako duzu lagun asko egingo dituzulako eta ezin baduzu lagunak egin guk aurkeztuko dizkizugu. Hemen, Irunen oso ondo pasako duzu, parke asko daude jolasteko eta gainera aste honetan etortzen bazara Arkatzonera joango zara eskolarekin. Zuri zertara gustatzen zaizu jolastea? Aliri eta niri asko gustatzen zaigu futbolera eta eskubaloira jolastea, zuri zer gustatzen zaizun jakin nahi dugu. Guk Irunen ospatzen ditugu jai asko: San Martzial, karnabalak… Oso ondo pasatzen dugu eta zuk ere ondo pasatzea espero dugu. Zuk anaiarrebarik ba al duzu? Guk bai. Errekreoetan futbolean jolasten dugu edo bestela lagunekin hitz egiten gelditzen gara. Zu etortzea espero dugu,
Beno, agur! Etorri azkar gauza asko egiteko izango duzu eta.
Ali eta Julen
Enrike eta Mikel
Irún, 2013ko maiatzaren 31-a
Kaixo lagun, zer moduz? Esan didate Irunera etorriko zarela ezta? Bada, ondo egiten duzu, Irun oso handia eta polita da eta. Iruneko jendea oso atsegina da eta oso erraza da lagunak egitea. Festak oso onak dira, niretzat dibertigarrienak dira. Txarrena eguraldia da, oso euritsua eta hotza delako. Hemen, dunboa ikastolara joaten gara. Ikastolan lan asko egiten dugu, eta irakasle onak daude. Asteburuan eskola ez dagoenean, lagunekin kalera joaten gara, gauza asko egiten ditugu adib: futbolera jolastu, laguneki hitz egin etabar,…
Beno, ikusi arte,
Zure lagunak, Mikel eta Enrique
Eladio eta Ander
Irun, maiatzaren 31a, ostirala
Kaixo, laguna, zer moduz zaude?
Hemen ez gaude gaizki, baina krisiarekin ez gabiltza oso ondo. Ez dakit hortikan nola zaudeten; espero dut ongi egotea.
Irun hiri handia da, baina ez Madril edo Bartzelona bezain handia.
Zinea dago zentro-komerzialean eta beste zentro-komerzial bat egiten ari dira.
Irungo jaiak San Martzialak dira eta ekainak 30ean ospatzen dira, Gabonak urtea bukatzen ari denean ospatzen ditugu. Hemen urte atzeratuago batean gaude. Arraroa egingo zaizu urte ezberdinean egotea!
Agurrak ematen dizkizugu 2013. urtetik.
Eladio eta Ander
Gure lagun maitia...
Bhavika eta Janire
2013ko Maiatzaren 29ª, asteazkena
Kaixo lagun maitea:
Oso pozik gaude zu Irunera etortzeagatik, zure zain gaude. Hemen hotz handia egiten du, eta hor, zer eguraldia egiten du? Zer moduz eskola? Zer moduz familia eta lagunak? Zer moduz zaude?
Irunera etortzean gauza pila dauzkagu erakusteko. Hemen ondoan bi hondartza daude eta zu etortzerakoan joango gara. Festa asko daude!!!
Hemendik gutxira San Martzialak ospatuko dira. Festa alaia eta handia da. San Martzial festa ekainaren 30ean ospatzen da, Irun Frantziaren kontra irabazi zuelako. Festatan denak zuriz, beltzez eta gorriz janzten gara.
Santo Tomaseko festak oso dibertigarriak dira, eta oso elikagai onak hartzen ditugu: txistorra, taloak, gazta, koka-kola, txokolate beroa… Urdanibia plazan ospatzen da eta txosna asko jartzen dituzte.
Gu eta gure lagunak Dunboa BHI eskolara joaten gara. Irakasleak oso onak dira ondo portatzen bazara. Kurtso bukaeran egindako lan gogorrarengatik Arkatzon Parke Akuatikora joaten gara eta hor egun osoa gaude. OSO DIBERTIGARRIA DA!!! Arkatzon eta gero eskola bukatzen da eta udako oporrak hasten dira.
Oporretan lagun gehienak elkartzen gara eta elkarrekin hondartzara eta mendira joaten gara. Urtero Janirek bere amaren haurtzaindegian festa pijama bat egiten du, neska guztiak joaten gara eta hor lo egiten dugu, pizzak afaltzeko egiten ditugu, pelikula bat ikusten dugu palomitekin eta goizean urezko puxiken gerrak egiten ditugu. Oso ondo pasatzen dugu.
Beno ez dizugu ezer gehiago kontatuko bestela zu etortzerakoan ez dugu izango ezer kontatzeko.
Zure lagun guztiok agurtzen zaitugu. Besarkada handi bat eta musutxo asko.
Bhavika eta Janire. 1.C
Martin eta Saihnaa
2013ko Apirilaren 15a
Kaixo WI, zer moduz?
Kaixo Wi, Irunera ailegatzean oso ondo pasatuko duzu gurekin, erakutsiko dizugu dena, adibidez: Irungo Udala, Paseo Kolon, Plaza Urdanibia, … Noiz ailegatuko zara Irunera?
Dena oso ondo pentsatuta dugu:
lehenengo egunean gurekin etorriko zara etxera deskantsatzera.
Bigarren egunean Irundik bizikletaz ibiliko gara zuk ezagutzeko.
Hirugarren egunean zinemara joango gara, zergatik aterako dute pelikula bat oso polita izango dena.
Laugarren egunean futbol partidu bat jolastuko dugu nire lagunen aurka.
Bosgarren egunean festa bat egingo dugu Martinen palazioan.
Seigarren egunean goizean joango gara izotz jauregira patinatzera. Arratsaldean lagunekin joango gara denok afaltzera.
Azken egunean zurekin aireportura joango gara despeditzera.
Zure zain gaude eta espero dut zure erantzuna.
Musu batez agurtzen zaitugu.
Martin eta Saihnaa
Sara eta Maria
Irun, 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena
Kaixo lagun maitea, zer moduz?
Oso pozik nago zu Irunera etorriko zarelako. Hemen hotz handia egiten du, zer eguraldia egiten du Txinan?
Irunen oso leku polita da. San Martzial mendia dago, parke asko, Ensantze plaza… Irun oso ondo dago zeren gertu 3 hondartza baititu, Hondarribikoa, Donostiakoa eta Hendaiakoa.
Hemen festa asko ospatzen dira:
Inauteriak, Txinan bezala jendea mozorrotzen da, hemen desfile bat egiten dute, dantzako konpainiak errepideetatik ateratzen dira dantzatzera eta jendea ikusten du.
San Martzialak Irunen bakarrik ospatzen dira, zeren guda batean Irungoek irabazi zieten Frantziarrei. Kaletik joaten da jendea txistuak jotzen, eskopetekin, kantinerak, zaldiak, erredobleak eta danborrak.
Santo Tomas eguna ere ospatzen da abenduaren 21ean. Urdanibia plazan biltzen den jende asko baserritarrez janzten da. Txistorra, taloak eta gazta. Saltzen dituzten txozna asko jartzen dituzte jateko.
Hauek dira festa batzuk, baina gehiago daude!!! Etortzean ezagutuko dituzu.
Ni Dunboa DBH eskolara noa eta 1Cn nago, zu ere etorriko zara eskola honetara? Hemen nire lagunak daude, Naiara, Janire, Bhavika, Irene, Adamari … Gure irakasleak oso majoak dira ondo portatzen bazara. Kurtso bukaeran Arkatzonera joaten gara, aqua park handia da eta txirristak daude. Oso dibertigarria da!!!
Musu batez agurtzen zaitut. Hemen itxoiten zaitut!!!
Sara eta Maria
Sergio eta adamari
Irun, 2013ko Maiatzak 29
Kaixo Alberto, zer moduz?
Hemen Irunen oso ondo gaude, baina beti euria egiten du. Eskolan ondo gaude, ia-ia 2. mailan gaude. Gogo asko daukagu zurekin egoteko hemen eskolan. Noizko etorriko zara? Zeren klaseak urrian hasten dira. Oso arraroa egingo zaizu urrian hastea eta ekainean eskola bukatzea zeren Italian alderantziz da. Ekainean joan gaitezke Hondarribiko edo Frantziako hondartzara, mendira paseatzera, lagunak ezagutzera … daude gauza asko egiteko!!!
Beno, hemen zure zain egongo gara. Espero dut zure eskutitza ailegatzea. Ikusiko duzu zein ondo datorren urtean zu egotean hemen!!
Besarkada batez agurtzen zaitugu.
Sergio eta Adamari
Ivan eta Ricardo
Irun, 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena
Zer moduz zure herrian, eguraldi ona egiten du? Hemen oso eguraldi txarra egiten ari da, euria, tximistak …
Hemen oso ondo pasatzen dugu futbolean jolasten, ere bai igerilekua daukagu. Arraro irudituko zaizu itsasoa hemen ondoan edukitzea, baina ez ditugu mendi oso altuak Everest eta K2 bezalakoak.
Udan igotzen gara mendira jatera haragia eta txistorra, gero adarrezko etxeak egiten ditugu, ibaiko urarekin jolasten dugu, ibiltzera joaten gara menditik eta batzuetan jolasten dugu petankara. Nire lagunak ezagutuko dituzu.
Nahi dut zu etortzea kontatu dizudan guztia zurekin egiteko, horrela nire lagunak ezagutuko dituzu.
Agur eta etorri ahalik eta azkarren.
Ivan eta Ricardo
Abderraman eta Andres
Irun, 2013-ko maiatzaren 31a, ostirala
Kaixo wi! Zer moduz?
Ni ondo nago eta espero dut zu berdin egotea. Hemen normalean eguraldi euritsua dago baina horrez gain, oso ondo pasatuko duzu. Honera ailegatu eta lehenen egunean ikusiko duzu nola dauden gauzak eta lagun asko egingo dituzula uste dut, nire eskolako lagunak aurkeztuko dizkizut: Oso dibertigarriak dira.
Beno badakizu zure zain gaudela.
Musu handia,
Abderraman eta Andres.