
Erdi aroko musika kronikak
Webquest DBH3
Zelakoa zan erdi aroko musikarien bizitza?
Sasoi hartan zelako abestiak entzuten ziran?
EGINBEHARRA
- Erdi aroko pertsonaia batean bihurtu behar zara eta beran egunerokoa kontatu, gai nagusia musika izanik.
PROZESUA
- Pertsonaia aukeratu: trobalaria, troberoa, juglarea, erregea, printzesa, morroia, herritarra, monjea, monastegiko priora, dontzeila, musika-tresna,......
- Pertsonaia erreala ala zeuk asmatutakoa izan leike.
- Gertakizunak, tokiak, ohiturak, tresnak,..... erdi aro sasoikoak izan behar dira, hau da, errealak.
- Musikagaz zerikusia daukan gertakizuna kontatu behar da, besteak beste.
- Abestien bideoak jarri behar dira.
- Argazkiak erabili daikezuz (tokiak, partiturak, tresnak, pertsonaiak,....)
EBALUAZIOA (baloratuko dana)
- Ikerketa lana: tokiak, ohiturak, pertsonaiak, organologia, partiturak, kronologia,...
- Informazioaren erabilerea: imajinazioa, originaltasuna,...
- Adierazpena, ortografia.
- Baliabide ezbardinen erabilera egokia: bideoak, argazkiak, aukeratutako programea,...